Urte askotan ahazten ez den horietako balentria egin zuen Astigarragak larunbatean Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa lehenengo aldiz irabazita. Eta hori eskertzeko merezitako ongi etorria prestatu zion Astigarragak talde txapeldunari. Bertan ziren jokatu zuten pelotariak, baita laguntzaile guztiak ere. Ehundaka pertsonak bete zuten Joseba Barandiran plaza.