Astigarragak Santio festak aurreratu zituen atzo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazita. Astigartarrek 2-1 irabazi zioten azken lau urtetako txapeldunari, Azpeitiari, eta bere historiako lehenengo txapela lortu zuen. Atano III frontoian izugarrizko festa zegoen eta astigartarrek eztanda egin zuten garaipena ondoren. Hodei Exposito eta Jokin Sanchezek 22-17 irabazi zuten puntu erabakiorra. Aurretik, kadeteetan, Eñaut eta Ekain Lizeagak emaitza berdinarekin aurreratu zuten Astigarraga. Azpeitiarrek berdindu egin zuten finala jubeniletan, Aimar Mujika eta Ganix Urdangarin 22-11 garaitu eta gero. Zorionez astigartarrentzako emaitza horrek ez zuen eraginik izan azken markagailuan eta garaipen historikoa lortu du Astigarragak.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.