Santio jaien bueltan, uztailaren 27an, Marmitako Lehiaketa egingo da, eta ondoren, prestatutakoa dastatzeko herri bazkaria. Lehiaketan parte hartzeko izena bihartik uztailaren 5era bitartean eman beharko da, marmitako.astigarraga@gmail.com helbide elektronikoan edo kultur etxean. Parte hartzaileek 20 lagunentzako eltzea prestatu beharko dute.