Ane Otaegi hernaniarrak garaipena lortu zuen orain bi asteburu Lesakako Trail gazteren lehenengo edizioan. Lasterketak 7 kilometro zituen eta 300 metroko desnibela. Ane Otaegik 35 minutu eta 22 segundo behar izan zituen zazpi kilometroak osatzen. Bestetik, Anartz Artolak laugarren amaitu zuen pasa den astean Zumaiako Flych Mendi Lasterketan, gazteen mailan.