Liztor asiatikoen erreginak habiak egiten hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 30a, 02:00

Liztor asiatikoaren erreginek negua hibernatzen igaro on­doren, neguko ezkutalekutik atera dira eta habi berriak egiteari ekin diote. Hasierako habi horiek (primarioak) ez dituzte zuhaitzetan egiten, leku babestuetan baizik: teilatu-hegal azpietan, ganbaretako sabaietan, balkoietako sa­baian, pertsianen kaxetan.. Ha­sierako habi hauen sarrera azpialdetik da, eta ez albo ba­tetik, haundietan gertatzen den bezala.


Habi txikiak kentzeko ez da baliabide asko behar

Habi hauek kentzeko ez da baliabide haundirik behar, txikiak baitira eta liztor gutxi baitaude  bertan. Zenbat eta horrelako gehiago ken­du, or­duan eta bestelako ba­liabide gu­txiago erabili beharko di­tuz­te udan eta udazkenean.


Orain arte zazpi habi txiki kendu dira eta ikusiz gero 943 24 89 00 zenbakira deitu

Momentuz zazpi habi txiki kendu dira Hernanin, herritarren abisuei esker.

Herritar bakoitzak bere ingurua aztertzen badu eta ikusten duenaren berri ematen badu, denon mesedetarako izango da. Habi txikiak ikusiz gero Udaltzaingora deitu: 943 24 89 00.


Bikoiztu egin dira urte ­betean agertutako habiak

2018an 2017an baino habi ko­purua bikoitza azaldu zen. 2017an %70 landalurrean azaldu ziren, %25 herrian eta %5 in­dustrialdeetan. 2018an be­rriz, %43 landa eremuan, %43 he­rrian eta %14 industrialdeetan.

Gero eta urbanoagoak dira. Izan daiteke tenperaturarengatik, janaria errazago lortzen dutelako, beste espezieekin (Vespa crabro edo liztortzarra) lehia gutxiago dutelako herrigunean... 


2018ko DATUAK

- 31 primarioak.
Balkoi, terraza edo leihoen sabaian: 10.
Garaje, txabola, teilapean: 9.
Teilatu-hegalean: 8.
Hormaren zuloan: 2.
Landaretzan: 1.
Balkoiko altzarietan: 1. 

- 91 bigarrenak:
Zuhaitzetan: 61;
Platanondoa: 21.
Lizarra: 7.
Sasiakazia: 4.
Sagarrondoa: 4.
Haritza: 4.
Gaztainondoa: 4.
Altza: 3.
Pinua: 3.
Akazia: 2.
Intxaurrondoa: 2.
Gereziondoa: 1.
Magnolia: 1.
Sahatsa: 1.
Udarondoa: 1.
Biltegi, etxolen sabaian: 8.
Teilatu-hegalean: 5.
Balkoi, terraza edo lehioaren sabaian: 6.
Atearen gainean: 2.
Belar artifizialaren bilkarian: 1.
Hormaren zuloan: 1.
Sasien artean: 1.
Ukuiluko sabaian: 1.
Landaretzan: 1.
Argindar postean: 1.
Untxien kaiolan: 1.
Zubian: 1.

- Zein eremutan azaldu dira:
Herrigunean: 52.
Landa eremuan: 52.
Industrialdeetan: 15.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!