Santio jaien bueltan, uztailaren 27an, Marmitako Lehiaketa egingo da, eta ondoren, prestatutakoa dastatzeko herri bazkaria. Lehiaketan parte hartzeko izena uztailaren 1etik 5era bitartean eman beharko da, marmitako.astigarraga@gmail.com helbide elektronikoan edo kultur etxean. Parte hartzaileek 20 lagunentzako eltzea prestatu beharko dute. Ondoren guztia herri bazkarian jateko, txartelak salduko dira, eta hitzordu zehatz bat jarri da horretarako: uztailaren 18a, 19:00etatik 21:00etara Joseba Barandiaran plazan.