Txantxangorrik antolatuta, Urumea ibaiko Gazteen Amuarrain Arrantza Txapelketa egingo da gaur, 29garrenez. Aurrena amuarrainak askatuko dituztela jakinarazi dute, eta arrantzatu ondoren ere berriro ibaira itzuliko dituztela. Parte hartzaileak 14 urte artekoak izango dira, eta lehendik elkartean izena eman behar zuten.