Patxi Ormazabal gabiriarra izan da San Joan Sariaren irabazlea, 36 brila botata; atzetik sailkatu dira Josu Lasa lasarte-oriarra, Benito Loitegi urnietarra, Sergio Aristi zarauztarra, Ibon Miner Ereñotzuko Ur Miakoa eta CD Hernaniko Miguel Aizpurua. Hernaniko Bola Txapelketa, hala ere, Ibon Minerrek irabazi du 88 brilarekin; atzetik, Leandro Miner, Fernando Gallego, Iñigo Arrospide, Javier Garcia, Miguel Arrospide, Miguel Aizpurua, Aner Miner, Patxi Loreak eta Martxeli Kanflanka.