Kriskitina dantza taldeak antolatutako dantza suelto txapelketan sorpresa gutxi izan zen. Hainbat txapelketa irabazi dituen bikotea gailendu zen; Ekain Uzkudun azpeitiarrak eta Laura Bastida urrestildarrak osatua. Bigarren izan ziren Iker Belintxon lezoarra eta Katerin Artola oiartzuarra; hirugarren, Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida, Azpitia eta Urrestilgoak, hurrenez hurren; laugarren, Irati Olaizola eta Idoia Narbaiza bikote legazpiarra; eta bosgarren, Eneko Sarasua eta June Elorza azkoitiarrak. Zazpi bikotek eman zuten izena, baina hortxe sorpresak; azken momentuko ezusteak medio, bik kale egin zuten.