Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak Zarautzen egin zuen, pasa den astean, Liga bukatzeko ekitaldia. Hainbat sari eman zituen bertan, eta horietako bat, Irantzu Mugika hernaniarrak jaso zuen.
Hernani Eskubaloi Taldean, emakumezkoen kadete mailan jokatzen du Mugikak, eta Ligako goleatzaile onenari saria eman zioten.
Klubak nabarmendu du «Hernani Eskubaloi Taldea azken urteetan eskubaloia gazteen artean sustatzeko egiten ari den lana bere fruituak ematen hasia dela» eta, era berean, aprobetxatu nahi izan du «herriko gazteak taldera gerturatu eta eskubaloia probatzera animatzeko». Bukatu berri den denboraldian zazpi talde aritu dira jokatzen.