Desgaitasuna dutenak lan munduratzeko, plana

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Bat egin du Astigarragako Uda­lak Adecco Fundazioa eta Cidetec-ekin, I. Familia Plana laguntza programa martxan jartzeko. Honen helburua izango da desgaitasunen bat dau­katenei laguntzea, auto­no­mia maila haunditu, inte­gra­zioa bultzatu eta lan mundura sartzea ahalbidetuz.


Eskaerak, uztailaren 10era arte

Laguntza hau lortu ahal izan­go dute Astigarragan errolda­tu­ta dauden langabetuek, %33ko desgaitasuna edo haun­diagoa dutela onartzen duen ziurtagiria badute. Es­ka­erak egin ditzakete 16 eta 64 urte bitartean dituztenek.

Programaren helburua izan­go da eskaera egiten du­te­nen artean hiru laguni la­gun­tzea. Horretarako, 4.500 eu­ro­ko aurrekontua jaso da pla­ne­ra­ko, baina diru hau ez da onu­radunei zuzenean ema­te­ko izango; «erabiliko da onu­ra­dun bakoitzari egokitutako te­rapiak emango dituzten pro­fesionalei ordaintzeko».

Planean parte hartzeko es­ka­erak uztailaren 10era arte egin daitezke www.fun­da­cion­a­decco.org/astigarraga web­gu­nean edo posta arrunt bidez, helbide honetan: Fun­dación Adecco - Convo­ca­to­ria Plan Familia Astigarraga 2019; Berastegi kalea 5-2 ezkerra; 48 001 Bilbo.

Eskaerarekin batera aur­keztu behar dira NANaren kopia, eskaera orria, desgai­ta­sunaren inguruko ziurtagiria, 2018ko errentari dagokion ziurtagiria, eta adin txikikoen kasuan, tutorearen baimena eta Familia Liburua.


Emaitzaren berri, uztailaren 17an

Ebaluazio Batzordeak uztaila­ren 17an emango du laguntza jasotzeko aukeratutako hiru lagunen berri. Alegazioak aur­kez­teko epea izango da uz­tai­la­ren 24ra arte: planfa­mi­lia@fundacionadecco.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!