Argazki gustokoena aukeratzeko, inkesta

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Atzo eguerdira arte jaso zi­tu­en Kronikak, San Joanetako XII. Argazki Lehiaketan parte hartu nahi zutenen argazkiak. Aurreneko aukeraketa eginda, herritarrek online ikusi di­tza­kete finalera pasa direnen argazkiak, eta botoa bertan eman, saridunak aukeratzeko. 

Bi kategoria daude, eta hiru sari. Bi emango dira hel­du­e­nen mailan, eta bat, hau­rre­nean.


Inkesta betetzeko aukera, interneten

Argazkiak internet bidez ikusi daitezke, eta botoa ere bertan eman behar da, inkesta online beteta, ondorengo helbide ho­ne­tan: https://labur.eus/H70Ok.

Erantzuteko epea uztailaren 5ean bukatuko da, eguerdiko 12:00etan. Bi boto eman behar dira; helduen mailan bat, eta haurren mailan bestea. Hel­du­en kategorian bi sari izango dira: aurrenekoa­ren­tzat, sei bo­­tila ardo, Viña Ardanza Re­ser­va; eta bigarrenarentzat, beste sei botila ardo, Finca San Martin, denak Irizar Ardoakek jarriak.

Haurren mailan, berriz, sari bakarra izango da: Latxe al­diz­kariko urtebeteko harpidetza, Kronikaren eskutik.


Kronikaren argazkiak, webgunean

Bestalde, Kronikak ere argazki eta bideotan jaso ditu San Joa­nak. www.kronika.eus web­gu­nean ikusi daitezke guztiak, menuko 'Iruditan' atalean, eta erosteko aukera ere badago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!