Suari so, eta salto

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

San Joan bezpera gauean sua piztu zuten Goizuetan, Euskal Herriko hainbat txokotan bezala. Afari baten bueltan elkartu ziren herritarrak, aurrena, nork bere etxetik jatekoa eraman eta auzokoekin partekatzeko. Ilundu­ta­ko­an, berriz, San Joan sua piztu zu­ten. Bertan erre zituzten orain ar­te­ko sentipen txarrak, eta es­ka­tu zituzten desio berriak. Su gainean saltoka aritu zenik ere ez zen falta izan, sugarrek tamaina polita hartu bazuten ere. Inor erre ga­be, giro onean bukatu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!