Berriztatu ala hil

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Gustatzen zaizun horretan aritzeko bidea bilatzen ari zarenean, eta bizi­tza pertsonala eta bide batez,  profesionala uztartzea, ezinbestekoa bilakatzen da zure lanbidea berrizta­tzea eta berrabiaraztea.


Erori eta berriro altxatzea ez da porrot egitea, bizitzaren parte baizik. Zerbaitek ez badu funtzionatzen beste gauza bat bilatu beharko dugu. Zerbait berria ikasi, estrategia berriak deskubritu, erreziklatu egin beharko gara eta lagunduko gaituen norbait kontratatzea ere, inbertsio ona izan daiteke.


Norbere eremuan, norbere neurriko lana aurkitzeko, elementu berri bat sartu behar izaten da aurrera jarrai­tzeko; orain arte egindako lanari jarraipena emango diona, baina espezializatua, egungo eskaerei egokitua. Elementu berri horrek, jakintza arlo berri bat, aurretik duzun ibilbideari zentzu berria ematen dio eta zure pasioa bizirauteko trakzioa eskain­tzen dio. Hazkuntza enpresariala eta pertsonala eskutik joan daitezke horrela. 


Thaïs Navajas Legarra

Garapen pertsonaleko negozioetarako diseinu grafikoa

www.soythaisnaiz.com



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!