Udalekuekin gozatzeko aukera, datorren asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Uztailean sartzearekin ba­te­ra hasiko dira Ereñotzuko goi­ze­tako udalekuak. Astean hi­rutan elkartuko dira haurrak: uztailaren 2an hasi eta 26ra arte, astearte, ostegun eta ostiraletan. Uztailaren 25a jai-eguna izango da, eta astearte horren partez, asteazke­na­rekin, hilaren 26an bukatuko dira.


Hiru taldeentzat, dozenaka ekintza

Denera, 37 haurrek eman dute izena goizetako udalekuetan, eta hiru taldetan banatuta ari­ko dira.

Goizeko 09:15etatik eguerdiko 12:45ak arte izango da aukera, goizeko udalekuetan ibiltzeko.

Elkartzeko hitzordua goi­ze­ko 09:15etan jarri da, eta eguerdiko 12:45ak arte ariko dira. Ekintzak, berriz, mota guztietakoak izango dira; ba­tzuk, auzoan bertan egitekoak, eta beste batzuk, inguruko he­rrietan. Horrela, besteak beste, herri kiroletan edota bolotan ibiltzeko aukera izango dute; errekara edota Hernaniko ige­rileku irekietara joango dira; piraguismoa edota eskalada pro­batzeko aukera izango du­te; gurpil eguna, ur festa eta al­txorraren bila ere egingo di­tuzte. Ondo pasatzeko auke­ra­rik ez dute faltako, behintzat, ereñotzuarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!