Zikuñaga Papelera Torneoa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 28a, 02:00

Gaur hasiko da, 20:00etan kiroldegiko frontoian, Zikuñaga Papelera Torneoa; orain arte Buruntzaldeako Torneoa izan dena. «Hernaniko enpresaren izena hartu du, CD Hernaniko pelota sailari eman dion lagun­tza eskertzeko», azaldu dute. Zortzi bikote ariko dira kadeteetan, beste zortzi jubeniletan, eta 12 seniorretan. Gaur, bi partidu izango dira: kadeteetan, Jara-Insausti II/Zapirain-Be­loki; eta jubeniletan, Aran­bu­ru-Zala­kain/De la Torre-Naldaiz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!