Bukatu dira Hernaniko San Joan jaiak. Atzo agurtu zituzten herritarrek, urtero bezala umore ederrean, Incansables txarangarekin kalejiran.
San Joanen erresakak, hala ere, egun batzuk iraungo du oraindik. Eta argazkiak dira, bizitakoa gogora ekartzeko modurik onena. Horretan ere aritu dira herritarrak, eta bildutako argazkiekin, saria ere lortu dezakete, San Joanetako XII. Argazki Lehiaketan, Kronikaren eskutik. Gaur da argazkiak bidaltzeko azkeneko eguna, eta eguerdiko 12:00ak arte bidali daitezke, kronika@kronika.eus helbidera.
Zehaztu behar dira, izen-abizenak eta telefonoa; eta haurren kasuan, adina ere bai. Hiru sari izango dira: helduetan onenari, sei botila ardo Viña Ardanza Reserva; eta bigarrenari beste sei, Finca San Martin; haurretan, Latxe aldizkariko urtebeteko harpidetza.
Gaurtik aurrera, bozketa irekia jarriko da martxan, web orrian: www.kronika.eus.
San Joanetako albumak web orrian, eta ale berezia bihar
Kronikak San Joanetan ateratako argazkiak, berriz, webgunean bertan daude ikusgai, egunez eguneko albumekin, eta zientoka argazkirekin.
Bihar, ale berezia argitaratuko du, jaiek utzitakoari errepasoa eginez, iruditan.