Udala Etxeberri auzoan egiten ari den urbanizazio obren ondorioz, zenbait aparkaleku ezin dira erabili. Eragozpen horiek samurtu nahian, aurreko fasean egin zen bezala, AMR lantegikoa zen aparkalekua egokitu du Udalak eta bizilagunek erabili ahalko dute gaurtik, lanak amaitu bitartean.