Ertzain etxeetako garbitzaileek akordioa lortu dute Garbialdirekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 27a, 02:00

Bederatzi hilabete luzez Her­naniko ertzain etxeko Garbi­aldiko langileak greban egon dira eta astearte gauean iritsi ziren akordiora enpresarekin. Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako langileak zeuden greban. Beraz, langileek bertan behera utzi dute iazko irailean hasi zuten greba. Sindikatuek atzo eman zituzten soldaten bilakaerari eta soldata arrakalari buruzko xehetasunak. 

ELA sindikatuak salatu zuenez, eraikin judizialetako langileek kaleko garbitzaileek baino %7 gutxiago irabazten zuten, eta polizia etxeetakoek, %13 gutxiago. Kalekoen aldean, epaitegietakoa eta ertzain etxeetakoa sektore feminizatuagoa dela nabarmendu zu­en sindikatuak: %95 dira ema­­kumeak ?kalean, %80 gizonak?.


?Zaintza martxa?-n ­erresidentzietako langileek

Bestetik, Gipuzkoako hamaika eskualde zeharkatzen ari dira Gipuzkoako erresidentzietako langileak, baita Hernanikoak ere sei etapetan. Astelehenean hasi zuten Zaintza martxa eta larunbatean amaituko dute. Gaur, laugarren etapan Eiba­rren irten eta Elgoi­barrera iri­tsiko dira. Kali­ta­tezko zain­tza eredua alda­rrika­tzen dute. Lan­­gileek 70 egun daramatzate greban hitzarmenaren alde.

Grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu dute mar­­txaren hasieran. Gipuz­koako zahar-egoitzetako eta egu­neko zentroetako 5.000 lan­gileren lan baldintzak ara­u­tzeko negoziazioaren defen­tsan ari dira. 2017an hasi zen negoziazioa; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!