Festei agur esan aurretik, gozatu

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 27a, 02:00

SAN JOAN festak iritsi dira azken egunera eta ohiturari jarraituz herri kirol jaialdi ederra antolatu da Tilosetan. Iker Vicente eta Mikel Larra­ñaga txapeldun haundiak ari­ko dira bata bestearen aurka pasa den urtean bezala. Jokin Eizmendi harrija­so­tzai­leak erakustaldia egingo du. Azken orduetan haurrentzako eki­taldi ugari antolatu dira goi­zean zehar.  Arratsaldean  be­rriz San Joan Kon­par­tsa ir­ten­go da plazatik eta urtero be­zala antzerkia  egin­go dute. Eta festak amai­tzeko Ozenkik banderak jai­tsiko ditu, zezen suzkoa eta Incansables txaran­ga irten aurretik

 

Argazki lehiaketako argazkiak bihar arte

Kronikak antolatzen duen argazki lehiaketarako argaz­kiak bihar arte, eguerdiko 12:00ak arte bidali daitezke kronika@kronika.eus helbidera. Bi lehiaketa daude martxan; haurrentzako eta hel­duentzako. Sari potoloak daude. 


EGITARAUA

05:00-07:00, Gosaria Urumea azpian. Askekintza.

07:00, Diana Hernaniko Soinua elkarteko txistulariekin.

07:30, Aulki jokoa eta bingo musikatua, Plazan. Askekintza eta Sutu Jaiak.

09:00, Axeri Dantza.

11:00, Haurren XLII. Marrazki Lehiaketako sari banaketa, Biterin. Urumea ikastola.

11:00, Beti Egarriak txarangaren irteera.

11:30, Herri kirolak: herritarrek parte hartzeko bolatoki ibiltaria eta espezialisten erakustaldia, Tilosetan. Elur Txori elkartea.

11:30, Kolore Guztiak Festa: haurrentzako tailerrak, kultur arteko ginkana eta arabiar jan-edan dastaketa,?Atsegindegin. Kolore Guztiak elkartea.

12:30, Haurrentzako Prozak ikuskizuna Malas Konpañias taldearekin Urbieta kalean.

12:30, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako kanporaketa eta herri kirolen erakustaldia, Tilosetan. Elur Txori elkartea.

17:30, Gaztetxoentzako jolasak, Latsunbe auzoan. Askekintza.

18:30, San Joan Konpartsaren irteera, Plazatik. 

19:00-24:00, Afari beganoak Urumea azpian. Askekintza.

22:00, Gau elektronikoa, Molotoffen eszenatokian: Santxez, I.Alberro, Haley. 

22:00, Gau erotikoa. Sutua Jaiak.

23:00, Anabasa ikuskizuna Lekittoko Deabruak taldearekin Gudarien Plazatik.

00:00, Gorako Ozenki abesba­tzak banderak jaitsiko ditu. On­do­ren, zezen suzkoa eta In­can­sables txarangarekin kalejira.

Goizaldean, Txosnen itxiera, Kalefestakzioa eta gaupaseroen argazkia. Sutu Jaiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!