Herriartekorako finalerako sarrerak salgai daude

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 26a, 02:00

Astigarragak larunbatean jokatuko du Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finala Atano III frontoian, Donostian, 16:30etatik aurrera, Azpeitiren aurka. Dagoeneko finaleko sarrerak salgai daude Ikatza, Txiki eta Sagartxon. Lehenengo solairuko sarrerek 5 euro balio dute eta kantxakoek, berriz, 10 euro. Bestetik, Petritegin finaleko afaria antolatu da. Aipatutako tokietan eman behar da izena eta sagardotegian, bertan ordainduko da; 25 euro helduek, eta 11, haurrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!