Mendiriz Mendi elkarteak Legunbera egingo du irteera igandean, eta uztailerako ere prestatu du irteera berezi bat. Uztailaren 25-28 bitarteko asteburuan Picos de Europara antolatu dute irteera. Plaza kopurua mugatua da, 22 lagunentzat, eta izena emateko epea uztailaren 1ean, astelehenean, irekiko da, eta 8an itxi.