Lau literatura sari irabazi ditu Legorburuk hilabete bakarrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 26a, 02:00

Maiatza bukaeratik ekaina aldera luzatzen den epean, lau literatura sari jaso ditu Iñigo Legorburuk. Haietako bietan, bera izan da irabazle eta beste bietan berriz, finalista izatearekin konformatu behar izan du. Asteburu bakarrean, Iu­rre­tan eta Miranda de Argan gailendu zen, hasteko.  16garren Iurretako bertso-paper lehiaketan, Kristalezko zorua izeneko lanarekin, irabazle izan zen, eta liburuetan gastatzeko 200 euroko bonoa eta bere lanaren argitalpena irabazi ditu. Bertan, ikastetxeko patio edo jolas-garaiak ditu hizpide, eta bertako mikromatxismoa ale­tzen du zortzi bertsoko bertso-sortan. Andres Cala­ma­roren Paloma abestiaren doinuan eginak daude.

Miranda de Argan berriz, Euskararen Lagunakek anto­la­tutako narrazio laburren le­hia­ketan, Lagun izeneko kontakizunarekin irabazi du. Ber­tan, «txakurra da gizonaren la­­­gunik onena» esaldiari buel­ta eman, eta azaltzen du jazarpena eta bortizkeria ma­txista jasaten duen emakume batek La­gun txakurraren babesa nola jasotzen duen. Sa­ria­­gatik, 200 euro, Euskal­tzaindiaren liburu-sorta eta Bodegas Inurrietaren ardo bo­tila parea eskuratu zituen.

Finalista, Barakaldon eta Lekeition

Amaitzeko, Barakaldoko XV. Jose Maria Portell literatura lehiaketan finalista izan da, diploma eta oroigarria lortuz Gure itsasoa, denon itsasoa? lanarekin, Pasai Doni­baneko ba­telerak hizpide hartuta. 

Plentziako Lanbro beltza lehiaketan ere, finalista izan da Kartzelak lanarekin; hau genero beltzekoa da. Hau horrela, genero beltza bereziki lantzen du­en Calibre 38 webgunean argitaratuko du Le­gor­­buruk bere lana, hori izango baitu saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!