Bergara-Mendizabal eta Oberena, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 26a, 02:00

Arrate Bergara eta Nora Mendizabal, emakumezkoetan, eta Oberena, gizonezkoetan, izan ziren aurtengo Be­rria pilota txapelketako garaileak Hernaniko frontoian. Bergara eta Mendizabalek 22-10 hartu zituzten mendean Miri­am Arraiza eta Amaia Aldai. Obe­renak, berriz, pasa den ur­teko arantza atera zuen,  orduko final berdina egokituta, oraingoan Tolosa gainditu baitzuen 2-1.  Hiru­ga­rren partiduan erabaki zen lehia, eta hor nafarrak hobeak izan ziren.

Jaialdia emakumezkoen finalarekin hasi zen. Hama­sei urtean, aurreneko aldiz jokatu zen. Beraz, Bergara eta Men­dizabal lehenengo txapeldunak di­ra.

Mutilen kluben artekoan, Tolosa hasi zen irabazten, baina jubenil eta nagusietan buelta eman zioten finalari nafarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!