Andorran amaitu berri dira Espainiako Spartan Serieak, eta bi hernaniar podiumera igo dira. Ismael Mateok Andorrako proba irabazi du 45-49 urte artekoen mailan, eta urrezko domina lortu du serietan. Cantabellak hirugarren bukatu du Andorran, 35-39 urtekoen mailan, eta sailkapen nagusian bigarrena izan da. Hurrengo zita urteko garrantzitsuena da: European Spartan lehiaketa, Italian. Horrekin, borobildu nahi dute denboraldia. Aipatzekoa da, baita ere Xabi Muñoz, Maddi Arteaga, Ibai Karrera eta Lucio Romanen (laugarren) lana.