San Joanetako azken bi egunetan garai hauetan noizbehinka agertzen den protagonista izango da, bero sargoria. 30 gradutik gora egingo du eta hortaz neurriak hartzea eskatu da, alerta horian baikaude. Eta festetan, Hernanin bi erremedio hoberenak aurkitu daitezke; itzala Kaxkoko bazter guztietan eta edaria nonahi.
Atzo eguraldi "sanoagoa" egin zuen koadrilen mesedetarako. Jendetza ibili zen kalean, egun osoan zehar goizean goizetik, sokamuturran, axeri dantzan eta antolatu ziren ekitaldi guztietan, bateonbatzuk gona eta guzti.
Egitaraua
05:00-07:00, Gosaria Urumea azpian. Askekintza.
07:00, Diana, Hernaniko Soinua elkarteko dultzaineroekin.
07:30, Zunba, twister erraldoia eta gosaria Plaza Berrin.?Askekintza.
07:30, Sokamuturra.
09:00, Axeri dantza.
10:00, Herri jolasak, gimnasia erakustaldia, antzerkia, sari banaketa eta luntxa, Goiz Eguzkin.
11:00, Santa Barbara txaranga.
12:00, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Kriskitiña taldearekin.
13:00, Moliendo café dantza ikuskizuna Tilosetan.
17:30, Gaztetxoentzako arku tiroa Tilosetan edo Gay Murren, eguraldiaren arabera. Askekintza.
17:30, Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunben.
18:30, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin Urbieta kalean. San Joan Konpartsa.
18:30, Bertsolariak, Biterin. Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Mendiluze. Gai-jartzen: Gorka Tolosa. Elur Txori.
19:00, Batukada feminista, Bilgune feministaren txosnatik abiatuta.
19:00-24:00, Afari beganoak Urumea azpian. Askekintza.
19:30, Artisau erakusketa, kontzertu eta jan-edan marokoarrak Tilosetan. Atawafok elkartea.
19:30, Mikro irekia. Sutu Jaiak.
22:00, Kontzertu gaua, Molotoffen agertokian: Lappa, Hil Norbait, Erroka+Actriq Live, Atomizador.
22:00, Uda gaua eta mozorro festa txosna gunean. Sutu Jaiak.
23:00, Karaokea, Bilgune Feministaren txosnan.
23:00, Gozategi taldearen kontzertua Plazan edo Atsegindegin, eguraldiaren arabera.
00:00, Nekaezinak txaranga.