Oiartzungo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa (ENB) tokiz aldatuko da, eta gaurtik aurrera Hernanin emango du zerbitzua. Ostiralean itxi zen Oiartzungo bulegoa, eta gaurtik, Hernanin emango du zerbitzua. Ibaiondo industriguneko 27. zenbakiko 2. soilairuan egongo da kokatuta bulego berria, eta Urnieta, Lasarte, Donostia, Hernani, Astigarraga, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun, Hondarribia eta Irun herriei emango die zerbitzua. Bulegoko arduradunekin harremanetan jartzeko oca_oiartzun@gipuzkoa.net helbidera idatzi daiteke edo 943 491787, 943 490347 edo 943 490669 telefonoetara deitu.