Urdangarin eta Balerdi, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 25a, 02:00

Ekhine Balerdi eta Garazi Urdangarinek irabazi zuten Su Berri elkarteak antolatutako txapelketa berezia bigarren mailan. Anoetako pilotalekuan jokatutako finala hernaniarren artekoa izan zen eta  Eider Otaegi eta Nahia Eizmendiren aurka, ordu erdiko finalean, 24-22 irabazi zuten Balerdi eta Urdangarinek. Tentsioa nabaritzen zen eta partidu ikusgarria jokatu zuten lau hernaniarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!