Topaguneak, Lekeitiko Udala eta Zine Bileraren laguntzarekin Benito Ansola ikus-entzunezko Saria jarri du martxan bosgarren urtez, 18 eta 36 urte arteko ekoizle gazteen lanak sustatzeko helburuarekin. Aurkezten diren proiektuen artean 3.000 euroko sari bat banatuko da, lan irabazle hori garatu ahal izateko.
Proiektu hauek aurkezteko epea zabalik dago honezkero, eta irailaren 2ra arte luzatuko da. Hiru lan aukeratuko ditu epaimahaiak, Lekeitioko Euskal Zine Bileran epaileen aurrean aurkeztu ahal izateko. Irabazlearen izena amaiera ekitaldian jakinaraziko da.
Informazio osatuagoa lortu daiteke www.kameratoia.eus/benitoansola webgunean aurkitu daiteke.