UDARA honetan argazkilaritzan murgildu eta inspiratzen laguntzeko erronka bat proposatu eta argazki erronka antolatu du Urumea Herri Guneak. Parte hartzaileen artean gai zerrenda bat osatuko dute eta bakoitzak gai bakoitzari buruzko argazki bat bidali beharko du irailaren amaierarako. Argazkiak digitalak izan beharko du eta mugikorrarekin ere atera daitezke. Ez da lehiaketa izango eta bidalitako argazki guztiak Hernaniko Urumea Herri Gunean jarriko dira erakusgai argazkiak jaso eta gero.
Parte hartzeko argazkierronka@gmx.es helbidean izena eman behar da. Uztaileko bigarren astean gai zerrenda bidaliko zaie parte hartzaileei gaia landu ahal izateko.