Maxkuriak, koadrilak eta gonak nonahi

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 25a, 02:00

Koadrilen egun haundia da gaur, eta hori os­patzeko, topa berezia egingo dute, 13:00ean, Plazan eta aurten gainera deialdi berezia luzatu da. Be­tiko blusaz gain jendeari go­na janztera animatzen da. Ekai­naren 25ean maxkuri soinuek ere hartzen dute pro­tagonismo berezia Azeri Dan­tzarekin eta sokamu­tu­rra­ren txan­­da ere iritsi da. San Joan festek erdia igaroko dute, baina nekea oraindik ez da somatzen. 

 

Musika ere, nagusi

Atzoko San Joan egunez mu­sika izan zen protagonista zalantzarik gabe. Dianarekin ha­sita, danborrada, Musika eta Txistulari banden kon­tzer­tuak egon ziren. Dantzak ere izan zuen lekua, moder­noak Jennyrekin aerorumban eta tradizioari eutsiz dantza suel­toko txapelketa. 


EGITARAUA

05:00-07:00, Gosaria Urumea azpian. Askekintza.

07:00, Diana, Hernaniko Soinua elkarteko dultzaineroekin.

07:30, Jolas herrikoiak, Tilosetan. Sutu Jaiak.

07:30, Sokamuturra.

09:00, Axeri dantza.

10:00, Haurrentzako parkea Atsegindegin, eta txu-txu trena Latsunbe auzoan.

11:00, Beti Ola Elizatxo txaranga.

11:00, Meza Elorrabin 1978ko ekainaren 25ean hildakoen alde.

12:00, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Kriskitiña taldearekin.

13:00, Koadrilen arteko brindisa, Plazan. Jai Batzordea.

13:00-14:00, Herri bazkari mon­taketa eta bazkaria, Tilosetan; euria egiten badu, Gay?Murren.

14:00, Bazkaria. Sutu Jaiak.

16:00, Scooter jaialdia Skate parkean.

17:00, Funes Van ikuskizuna The Funes Troup taldearekin, Atsegindegin.

17:00, Züttik elektrotxaranga eta kontzertuak (Sutu Jaiak).

17:30, Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunben.

18:00, Bola jokoa. Hirugarren jaurtiketa Floridan.

19:00, Incansables txaranga.

19:30, Fermin Valencia eta Patxi Saiz abeslariak Urbieta kalean. San Joan Konpartsa.

20:00, Unidad Alavesa. Sutu Jaiak.

22:00, Reggae gaua, Molotoffen: Basque Reggae Kul­tur meets eta Brutality Sound System.

22:30, Patxi eta konpania taldearekin erromeria Urbietan. San Joan Konpartsa.

23:00, Pintxada transfeminista. Bilgune eta Askapena.

23:00, Garilak 26 taldearekin dantzaldia Tilosetan.

23:30, Kilimak/Nizuri Tazuneri. Sutu Jaiak.

00:00, Incansables txaranga.

19:00-24:00, Afari beganoak Urumea azpian. Askekintza.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!