San Joan, emozio iturri

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 02:00

Atzo lehertu ziren San Joan jaiak, Ozenki abesbatzako kideen poz eta ilusioarekin. Susto txiki bat ere izan zuen jaien hasierak, su txikia piztu baitzen udaletxeko teilatuan, berehala itzali zutena. Benetako sua, San Joan bezperakoa, gauean piztu zuten, txar guztiak uxatu, eta festetan gozatzeko dagoenari bidea egiteko.

SAN JOANETAN GAUR

09:00, Diana, Hernaniko Musika eta Txistulari Banden eskutik, Mendirik Mendi doinuaren airera.

11:00, Meza Nagusia, Parrokian.

11:30, Haurren danborrada. Santa Barbara eta Etxeberri elkarteak.

12:00, Hernaniko Txistulari Banda­ren kontzertua, Plazan.

13:15, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua, Plazan.

18:00, Dantza suelto txapelketa Kriskitiña dantza taldearen laguntzarekin, Gudarien Plazan.

18:00, Shakti Olaizolaren Baldin Bada ikuskizuna, Urbieta kalean.

19:00-24:00, Afari beganoak Urumea azpian.?Askekintza.

19:30, Aerorrunba Jennyrekin Urbieta kalean. Amher elkartea.

19:30, Presoak kalera! manifestazioa eta ekitaldia, Gudarien Plazan.

20:00, Zulo. Sutu Jaiak.

Iluntzean, Chavela Bragas, Bilgune eta Askapena.

22:00, Rap gaua: Nathan vs Sax.Danel, DNG-702 North, Molotoff irratiaren eszenatokian.

22:30, Txamukos mariatxiak Urbieta kalean.

22:30, Rock kontzertua: Bloody Brotherhood, Hybrid Moon, eta Obliterate Swarm taldeak Tilosetan. Astintzen Musikatea.

23:15, Xalaparta txaranga.

23:30, Zezen suzkoak, Zinkoenean.

23:30, Rodeo eta Bake Faltsua. Sutu Jaiak.

00:00, Kalejira eta erromeria dultzaineroekin. Bukatzeko, Larrain dantza Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!