Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, egin behar dituzten hainbat lan direla-eta, G1-3410 errepideko errei bat moztuko dutela gaur, Hernanitik Goizuetarako norabidean (2,740 eta 2,960 kilometroen artean). Azaldu dutenez, moztuta egongo da abuztuaren 31ra bitarte, eta ordura arte, semaforo batekin antolatuko dute aldizkako trafikoa.