Ostiralean hasi zituzten udarako oporrak gaztetxoenek, eta gaurtik aurrera, egitarau berezia izango du Astigarragako Gaztelekuak. Gaur izango da aurreneko eguna; 11:00etatik 14:00etara, izozki tailerran aritzeko aukera izango dute, 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek.