Legunbera irteera, hilabetea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 02:00

Ekainaren 30ean, Legunbe mendia igotzeko plana egin du Mendiriz Mendik. Entzia eta Urbasa mendizerren arteko mugan dago; ibilbidean zehar bi gailur igoko dira, eta tartean, Legunbeko Haitzuloa ikusi. Bertara joateko, goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin. Izenematea irekita dago, elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!