Ikasturteari amaiera emateko, azken irteera bat antolatu du Mundarro kirol elkarteak, ekainaren 30erako:?Adarrara igotzea proposatu dute. Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Joseba Barandiaran plazan. Ondoren, Adarra jatetxean bazkalduko dute. Izena kiroldegian eman behar da, aldez aurretik.