Herriartekoaren finalean da Astigarraga!

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 02:00

Balentria borobildu zuten asti­gartarrek, eta Ataunen beste bi partidu irabazita, Herriarteko Txapelketaren finalean dira!

Abantailarekin joan ziren bertara, bueltakoa jokatzera; eta hori defendatu bakarrik ez, berriro izan ziren nagusi. Beste erakustaldi bat eskainita hasi ziren finalerako bidea errazten, Ekain eta Eñaut Lizeaga ana­iak, eta 22-7 irabazi zuten kadete mai­lakoa. Gero, askorik ezin izan zuten egin, jubenil ataun­darren mailaren aurrean, Ai­mar Mujikak eta Ganix Urdanga­rinek, eta 4-22 galdu zuten.

Baina hala ere, abantaila­re­kin iritsi zen Astigarraga, na­gusien partidu erabakigarrira: 15 tanto behar zituzten, Hodei Expositok eta Jokin Santxezek. Eta ez ziren tanto horiekin kon­formatu; 22-13 irabazi zuten, txapelketa zoragarria boro­bil­du eta final haundirako pasea ziur­tatzeko. Ederki ospatu zu­ten, bertaratutako herrikideekin.

Finalean, Azpeitia izango dute kontrario, azkeneko lau urteetako txapelduna. Dato­rren larunbatean bertan izango da, Donostiako Atano III frontoian, arratsaldeko 16:30etan. Aurre­tik, 15:30etan, aukeratuko dituzte finalerako pelotak. 

Eta egun batzuk lehenago, asteazkenean, entrenamendu saio berezi bat egingo dute asti­gar­ta­rrek, fron­toia proba­tze­ko; Atano IIIn, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara.

Ekain Lizeagak txapela lau t?erdikoan, festa borobiltzeko

Herriartekoaren finalera sail­ka­tzeaz gain, ospatzeko motibo gehiago ere izan dituzte esku pelotari astigartarrek, asteburu honetan. Izan ere, txapela lor­tu du Ekain Lizeagak, Gipuzkoako Lau t?erdiko Txapelketan, kade­teen lehenengo mailan. Osti­ra­lean izan zen finala, eta 22-19 nagusitu zitzaion astigartarra, Tolosan, Unai Amiano tolosa­rra­ri. Kadeteen bigarren mai­lan, berriz, Ekialdeko finala galdu zuen Axier Saralegik, In­txurreko Lizarribarren kontra, Oiartzunen (15-22). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!