Axeri Dantzaren DVD berritua, hernaniarren eskura

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 02:00

Duela urtebete kaleratu zuen Dobera Euskara Elkarteak, Axeri Dantzari buruzko DVDa; baina arazo teknikoak medio, berritu egin behar izan du. Hori da, hain zuzen, osteguneko ekitaldi irekian aurkeztu zutena, DVD berritua. Horrez gain, proiektua laguntzeko asmoz, Luis Telleria hernaniarrak egindako koadroa ere enkantatu zuten. Ordutik, Dobera Euskara Elkartearen bulegoan (Larra­men­di 11 behea) eskuratu daiteke DVDa, 10 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!