Aitor Gorrotxategiren «txapela bereziena», Xalaparta elkartekoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 02:00

Berezia izan zen ekainaren 15a, Xalaparta elkartearentzat. Berezia, ez bakarrik 38garren urteurrena ospatu zutelako, bazkari baten bueltan; baizik eta bazkideetako bat omendu zutelako: Aitor Gorrotxategi es­ku pelotaria, joan den urtean munduko txapeldun izan ze­na, Bartzelonan.

Bazkariaren ondoren, ome­naldi beroa eskaini zioten el­kar­tekideek. Aurrena, bera­ren­tzako propio prestatutako ber­tsoak kantatu zizkioten, guzti­en artean. Eta ondoren, txa­pe­la, plaka eta lore sorta jaso zi­tuen Gorrotxategik, familian. Mikel Ruizek jantzi zion txapela, eta esan: «dauzkazun txapela guz­tien artean, maitasun gehiena duena da, bazkide guztien mai­tasuna baitarama».

Baina txapela bat ez, bi jaso zituen Gorrotxategik; biga­rre­na, lagunek eskaini ziotena, «beti hor egoteagatik, behar denean laguntzen». Omenaldia esker­tu zuen Gorrotxategik: «zorio­nez, txapela asko irabazteko aukera izan dut, lanarekin. Bai­na bereziki geratzen dire­nak, oroitzapenak dira; eta zalan­tza­rik ez izan, gaurko eguna horien artean egongo dela».

Mus Txapelketako lau bi­ko­te onenei ere, bazkalondoren eman zizkieten sariak: Ramon Apaolaza eta Peli Goya txa­pel­dun; Txema eta Goyo Mitxe­le­na bigarren; Jacinto Morato eta Ju­­lio Cano hirugarren; eta Juan Otegi eta Bixente laugarren.

?Txatxon? omenduko du gaur, Xalaparta txarangak

Gaur ere izango da, omenaldi berezirik. 23:15etan aterako da Xalaparta txaranga, eta bere zu­zen­dari izan zen Iña­ki Ape­zetxea Txatxon omen­duko du 00:00etan, Oindi ta­ber­naren au­rrean, Gu gera Euska­di­ko abes­tuz. Gonbitea luzatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!