Joan den ostiralera arte Gipuzkoako Foru Aldundiak Oiartzunen eskaintzen zuen zerbitzua, Hernanira pasako dute. Hain zuzen, Eskualdeko Nekazaritzaren Bulegoa da lekuz aldatuko dutena, eta bihartik, Hernanin kokatua egongo dena.
Bihartik aurrera, beraz, zerbitzu hori behar duenak Ibaiondo poligonora jo beharko du. 27garren zenbakiko bigarren pisuan kokatuko dute, lehenengo sektoreko jarduerari buruzko bulegoa.
Aurretik Oiartzungoak egiten zuen bezala, Hernaniko bulegoak Hernani bera, Urnieta, Lasarte-Oria, Donostia, Astigarraga, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun, Hondarribia eta Irun herriei emango die zerbitzua.
Bulegoarekin harremanetan jartzeko: oca_oiartzun@gipuzkoa.net helbide elektronikoa, edo 943 491 787, 943 490 347 eta 943 490 669 telefonoak.