Sute txikia, udaletxeko teilatuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 24a, 02:00

Ezbehar bat ere izan zen atzo eguerdian, txupinazoaren on­do­ren. Udaletxeko teilatutik kea ateratzen ari zela suma­tuta, udaltzaingora deitu zuen herritar batek. Hori horrela, segituan itzali zuten haiek, udaletxeko itzaltzailearekin.

Dena den, jarraian berta­ratu ziren Gipuzkoako suhil­tzaileak eta Ertzaintza, 13:00ak pasatxo zirenean, eta egoera ikuskatu eta dena ondo zego­e­la ziurtatu zuten. Ez da kalte pertsonalik izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!