Hernanin Ikusiyak bilduta, erakusketan eta liburuxkan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 23a, 02:00

Atzo inauguratu zen ?Hernanin? Ikusiyak? argazki erakusketa. Irailaren 11ra arte ikusi ahal izango dira Biteri kultur etxean, astelehenetatik ostiraletara, herriko hainbat argazki eta dokumentu, 1875 eta 1975 urteen artekoak. Horiei esker jaso da Hernaniko ohitura, usadio, bizimodu eta abarren berri. Xabier Asteasuinzarra alkate berriak ongietorria eman zien atzo, hain zuzen, erakuskearen inaugurazio ekitaldira gerturatutako herritarrei, eta Juan­txo Egaña, erakusketaren komisarioak, nabarmendu zuen «Hernanin inoiz ikusi gabeko» irudien bilduma osatu ahal izan dutela. Hori horrela, eskerrak ere eman zizkien bilduma osatzen lagundutako guztiei. Erakusketara bertara gerturatzen direnek aukera izango dute, gainera, hainbat argazki eta hauen inguruko informazioa jaso­tzen duen liburuxka doan lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!