Txantxangorri elkarteak antolatuta, XIII. Miguel Ollo oroimen proba eta umeen karabina tiroketako LI. kanporaketak jokatu ziren atzo, eta finalak gaur izango dira, 17:00etan. Baina ez dira San Joanen bueltako ekitaldi bakarrak. Gaur, elkarte eta probintzia mailako usaketa tiraketa colombaireera egingo da Urnietan, eta hilaren 29an, Haurren Amuarrain Arrantza Txapelketa, Urumean; 14 urte arteko gazteek elkartean dute izena emateko zerrenda.