San Joan jaietara modurik onenean iristeko, Gazte Su Festa antolatu zuten herenegun, Hernaniko Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek. Eta Ave Marian elkartuta, ederki aritu ziren gazteak, dantzan, graffitiak egiten edo jolasean. Besteak beste, ez zuen hutsik egin urteroko zinta karrerak, eta zintaren bat hartzea lortu zuenik ere izan zen... laguntzarekin bada ere!