Artisau erakusketa jartzea debekatu izana salatu dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 23a, 02:00

Aurreko urtean kexa azaldu zuten Anastasia Leunda artisauaren lagunek. Adierazi zuten, Hernaniko Udalak murriztu egin ziela Leundaren lanen erakusketa jartzeko ordutegia, eta ez ziela euskarririk utziko, lanak jartzeko.

Aurten, ordea, beste kexa bat aurkeztu dute: «Udalak debekatu egin du Hernaniko amona Anastasiaren artisau erakusketa egitea herriko jaietan. Ez daukate lotsarik!», adierazi dute.

Zentzu horretan, gogorarazi nahi izan dute, Anastasia Leundak bi kutxa oparitu zizkiola Uda­la­ri, duela 20 urte, «eskuz egindako artilezko jan­tziz eta umeentzako jostailuz beteta». Urte­­ro jarri izan dute erakusketa, artilez edota ezkurrez egin­dako pitxi eta jantziekin, udaletxeko arku­peetan. 2015eko azaroan hil zen Anastasia Leunda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!