Ekainaren 30ean Legunbe mendia igotzeko plana egin du Mendiriz Mendik. Entzia eta Urbasa mendizerren arteko mugan dago; ibilbidean zehar bi gailur igoko dira, eta tartean, Legunbeko Haitzuloa ikusi. Bertara joateko 08:00etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin. Izenematea irekita dago elkartean.