Austrian izan da Urko Garmendia Imaz piloto hernaniarra, Erzberg Rodeo, enduro proban. Enduro lasterketeta gogorrenetakoa da, eta ikaragarrizko lana egin du. Denera, 2.700 pilotok hartu dute parte, eta, horietatik aurreneko 500ek bakarrik egiten zuten aurrera; hernaniarrak 217garren postuan egin zuen aurrera, eta lasterketa egunean 86garren postuan bukatu zuen.