Aurreko ostiralean jokatu zen, ekainaren 14an, Haurren Xake Txapelketa. Biteriko pasilloetako batean elkartu ziren zortzi gaztetxo, eta arratsalde osoa eman zuten jokatzen. Azkenean, Markel Diaz izan zen irabazle, txikienen kategorian; eta Ander Godoy aritu zen ondoen, helduagoetan. Kopa bana jaso zuten biek.