Leandro Miner eta Oiarbide, onenekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 23a, 02:00

San Antonio jaietan jokatu zen, Hernaniko Bola Txapelketaren aurreneko tiraldia; eta San Joanetan izango dira beste biak: gaur bertan Goiz Eguzkin, 18:00etatik 19:00etara; eta etzi Floridan, ordu berean. Ereñotzun, Benito Loitegi urnietarra izan zen onena, 35 brilarekin; baina harekin berdindu zuen Leandro Miner ereñotzuarrak. 34 brila lortu zituzten Pedro Oiarbide ereñotzuarrak eta Pedro Lazkano donostiarrak. Miner eta Oiarbide dira, beraz, Hernaniko Txapelketan aurreneko biak; eta Ibon Miner dago hirugarren, 31 brilarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!