Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, ikasturtean eskuratutako abileziak plazaratu zituzten herriko gimnastek, joan den igandean. Erakustaldi ederra eskaini zuten, txikienetatik hasi eta helduenetara, kiroldegian. Txalo zaparrada beroekin eskertu zieten ikuskizuna, harmailak bete zituzten ikusleek.